Negociador filman Suitzan halako batean ‘Jesus Egiguren’ eta ‘Josu Urrutikoetxea’ negoziatzen ari direla, iristen da igandea eta ezin segitu, itzultzaileak uko egiten diolako igandez lan egiteari. Bitartekariarekin trago bat behintzat hartu ondoren, ‘Egiguren’ eta ‘Urrutikoetxea’ aurrenaren gelara igotzen dira, eta ETB1 ikusteari ekiten diote. Pelikulan telebistako irudirik ez da ageri, baina esatariari entzuten zaio eta Barakaldo-Reala B futbol partida ari da; esatariak Realeko Callens, Hervias edo Oiartzun jokalariak aipatzen ditu. 2005-2006ko negoziazio garaiak dira filmako haiek, eta Callensek eta hauek orduan 12-13 urteko mutil koskorrak ziren. Gaztetxo Sansen jokatzeko.
Kategoria: Iruzkin garatuak (Page 31 of 31)
(‘Lerro batzuk’ bloga, martxan) Negociador filmako lehen sekuentzian ‘Jesus Egiguren’ taberna batean ageri da, xerra patatekin jaten. Ostatura hiru lagun sartzen dira, eta begirazuna egiten diote. ETAkoekin Suitzan negoziatzen jardun ondoren, berriro taberna hartan da ‘Egiguren’, eta pelikulako azken sekuentzia aurrenekoaren berdina da, baina hiru lagun haiek kasu egiten diote. Etzi lau urte prozesua “oso ondo” zihoala zioen Egigurenek Euskadi Irratian, argudio hau emanez: “Azpeitiko Institutuan ibili nintzen ni, eta han ibili ginenok azkeneko 30 urtean elkarri ez diogu kasurik egin. Baina orain ohartu naiz egun batetik bestera elkar agurtzen hasi garela. Aldaketa soziologikoa egon da, mundua aldatzen ari da”.
Continue reading
(bloga sortu aurrekoa) Uztarria Azpeitiko herri aldizkarian 2014ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua. Laburpena: Datorren legealdian, eta 2016tik aurrera, Azpeitiko Udalak bere kultur arloko aurrekontua zergatik ez utzi Kultur Mahaiaren ardurapean? Instituzioei komeni zaie leihoak zabaltzea, eremu sozialenetan (ere) kultura politikoa sakontzeko. Azpeitirako ez litzateke neurri iraultzailea, eboluzio baten ondorioa baizik. Gure kultur arloaren azken ia hogei urteetako ibilbideari erreparatuz gero, logika eta koherentzia luke pausoak. Badago bermerik: Kultur Mahaia.♦
Azken iruzkinak