No me llame Ternera dokumentalaren kronikaren laburpena: Sailkapen bat egiten hasita, hiru etapa nagusi dauzka Josu Urrutikoetxearen ibilbideak: 1968tik 1989rakoa da aurrena, ETAko kide gisa aritu zenekoa —ia beti sasian—; 1989tik 2000rakoa bigarrena, preso egon zenekoa; eta, hirugarrena, berriz, 2002tik 2018rakoa, ETAko kide eta geroago haren ordezkari gisa bake eta konponbide politikoaren alde aritu zenekoa eta ETAren desegite garaikoa. Jordi Evole kazetariak No me llame Ternera (Ez nazazu dei Ternera) dokumentalean —Marius Sanchez da beste zuzendaria— hiru etapak aipatu ditu Urrutikoetxearekin (Ugao, Bizkaia, 1950) egindako elkarrizketa luzean, baina, batik bat, ETAren hilketei buruz galdetu dio. Batzuetan nahikoa estu hartu du. Urrutikoetxeak zenbait aldiz erantzun du «sentitzen» duela ETAk jendea hil izana, eta, horrez gain, erakundearen jarduera politikoki kokatzen eta konponbidearen aldeko lana azpimarratzen saiatu da. Auzi bat, film bat, ikuspegi desberdinak. Hain zuzen, atzo estreinatu zuten lana, Donostiako Zinemaldian, Kursaalean, prentsarentzat.♦
Kategoria: Iruzkin garatuak (Page 1 of 31)
PSOEk ere egin du ETAren jarduera armatuaren betiko bukaeraren 10. urteurreneko ekitaldia, gaur, Gernikako juntetxean. Honatx hiru apunte. 1: orain hamar urte Zapateroren gobernuak, PSOEk eta Lopezen Jaurlaritzak ez zuten agerraldi solemne bat egiteko aukerarik izan, ETAren jakinarazpenetik bi astera hasi baitzen Gorteetarako hauteskunde kanpaina, alderdi sozialista gainbeheran zela. Egigurenek maiz adierazi du ez zutela kapitalizatu ETAren amaiera —sozialistentzat, 2011ko hura izan zen amaiera, ez 2018koa, desegitea—. Gaur Mendiak bere hitzaldiaren hasieran esan du Zapatero dela “bakearen presidentea” eta Lopez “bakearen lehendakaria”. Ondoan zeuzkan biak. 2: Zapaterok bere hitzaldian dozena erdi bat aldiz begiratu dio Egigureni —ezkerretara zeukan, sei-zortzi metrora—. Estimu handitan du. PSEk eta PSOEk, ordea, urteetan ez dute ondo tratatu izan. Badirudi ari dela etxekoen erabateko aitortza jasotzen. 3: ezker independentistak espero zuen Zapaterok Gernikan zerbait esatea beraien atzoko adierazpenaz. Zapaterok hitzaldian ez du deus esan, baina bai gero hedabideak hartu dituenean. Arraro samar geratu da gobernuburu ohi batek halako agerraldi solemne baten ondoren kanutazoa delakoa egitea, baina ematen zuen berak bilatu duela Otegiren-eta adierazpenak “garrantzi handia” duela esateko.♦
[aurreko egunetako artikuluak, behean]
Lehengo larunbatean argitaratu genuen BERRIAn Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiari egindako elkarrizketa. Izan du oihartzunik, datuen arabera: irakurtaldiak, mezuak eta aipamenak, beste bi hizkuntzetan atera dute, euskal eta nazioarteko pertsonalitate garrantzitsuek jaso dute… Eskerrik asko denei! Honatx bilduma:
- BERRIA egunkariko elkarrizketa (hiru orrialdekoa izan zen).
- BERRIAko elkarrizketaren bertsio luzea.
- BerriaTBren bideoa (6 minutukoa).
- Gazteleraz, Javierortiz.net blogekoek (bertsio luzea).
- Katalanez, Vilaweb.cat webekoek (papereko bertsioa, moldatua).
- Elkarrizketaren inguruabarrak (Berria.eus-eko bloga).
- Besterik: Efe-ko teletipoa, Naiz.eus, Uztarria.eus, La Sextako albistegian berri bat (uztailak 3).♦
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente (2004-2011) izandakoaren elkarrizketa argitaratuko du etzi BERRIAk, larunbatarekin. Espainiako gobernuburu bati edo ohi bati egindako aurrena izango da. Pasa den asteartean egin genion, Madrilen, Ferraz kalean daukan egoitzan (argazkian, elkarrizketako une batean).
Continue readingGaur zortzi atera genuen BERRIAn Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari Parisen egindako elkarrizketa. Izan du oihartzunik, datuen arabera: irakurtaldiak, mezuak eta aipamenak, beste bost hizkuntzatara itzuli dute, euskal eta nazioarteko pertsonalitate garrantzitsuek jaso dute, Efe agentziak zabaldu zuen, Euskadi Irratian elkarrizketa… Eskerrik asko denei! Honatx bilduma:
- BERRIA papereko elkarrizketa (hiru orrialdekoa izan zen).
- BERRIAko elkarrizketaren bertsio luzea.
- BerriaTBren bideoa (11 minutukoa).
- Itzulpena: gazteleraz, Javierortiz.net blogekoek (bertsio luzea).
- Itzulpena; ingelesez (bertsio luzea).
- Itzulpena: frantsesez (bertsio luzea).
- Itzulpena: katalanez, Vilaweb.cat webekoek (papereko bertsioa).
- Itzulpena: italieraz, Dialogo aldizkariak (bertsio luzea). Azala.
- Efe agentziaren teletipoa.
- BerriaTBren bideoa, gazteleraz azpidatzita (5 minutukoa).
- Elkarrizketaren inguruabarrak (Berria.eus-eko bloga).
- Uztarria.eus Azpeitiko webean aipamena…♦
Pasa den uztailaren 1ean Frantziako Dei Auzitegiak baldintzekin libre uzteko erabakiaren berri eman ondoren lotu zuen BERRIAk Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiaren elkarrizketa, udazken honetan egiteko, Frantziaren bi epaiketen garaian. Gero, COVID-19aren konfinamenduagatik, atzora arte luzatu zen. Eta atzo, hitzordua arratsaldeko hirurak eta hamar aldera zen, Paris hiriguneko hotel txiki batean. Garaiz ailegatu zen Urrutikoetxea: praka bakeroak, jertse beltza, beroki grisa eta motxila txiki urdina. Eta kapela, betaurrekoak eta maskara. Ezagun zitzaion ingurua, tarteka han paretik pasatzen delako kirola egiten, lasterka. Hilaren 24an, 70 urte beteko ditu. ETAko kidea zela-eta 20 urte zituela aldegin zuen sorterritik (Ugao, Bizkaia), Ipar Euskal Herrira.
Continue readingDuela ia bost urte eta erdi jarri nuen martxan Berria.eus-en Lerro batzuk blog hau, eta ailegatu da hozkailuan sartzeko momentua [*ondoren, salbuespen txiki batzuk]. Blogean egin edo bildu ditut:
– Iruzkinak (gaurkoarekin, 208).
– BERRIAko analisiak (97).
– Edota BERRIAko artikulu batzuen bilduma: elkarrizketak, erreportajeak…
Azken iruzkinak