Eusko Ikaskuntza. 2018an 100 urte beteko ditu Eusko Ikaskuntzak. Hasiera indartsua izan zuen: Euskaltzaindia abiarazi zuen, ikastolen oinarri teorikoak prestatu zituen, 1931ko Hego Euskal Herriko estatutua idatzi zuen… Frankismoaren ondorioz eta ondoren baju egon da, zahartuta bezala. Duela lau bat urte erakundeari berritu bat emateko asmoz bide bati ekin zion, eta 2018rako anbizio handiko egitasmoa du. Iñaki Dorronsoro lehendakaria hedabideei ere ari da azaltzen proiektua, bilerak eginda; asteon BERRIAn egon da. Aurki hasiko da zertzelada batzuk publikoki azaltzen.
Imanol Murua Uria. Gaur atera dugu BERRIAn kalean dela Imanol Murua Uriaren Ending ETA’s Armed Campaign ikerketa lana. Ez da haren Ekarri armak liburuaren itzulpena, lan berean oinarritutako narrazio akademikoagoa baizik. 2010ean Loiolako hegiak aurkeztu zuen, iaz Ekarri armak. Gatazkaren (ondorioen) akaberaz trilogia osatzeko beste alerik?
Eugenio Ibarzabal. Argitaratzeko prest du bere liburu autobiografikoa Eugenio Ibarzabalek. Ikusiko dugu zenbateraino esaten dituen gauzak. Badu zer kontatua; esaterako, 1985-1987an Jaurlaritzako Presidentetza idazkari eta bozeramaile izan zen, lehendakari Jose Antonio Ardanza zela. GALen garaiak ziren, eta 1987tik, laster bezala, EAJ-PSE gobernu koalizioaren hasiera. Iazko maiatzean Ibarzabalen elkarrizketa atera genuen, haren beste liburu bat zela medio.♦
Azken iruzkinak