EAJ. EAJren EBBk gaurko bileran ez du hizpide izan presoen eskubideen aldeko larunbateko manifestazioa. Ez da joango alderdia. Ez da harritzekoa. 1999an izan zen; Lizarra-Garazi garaia zen. 2014an izan zen; Tantaz Tantaren martxa debekatu berri zen Espainiako Auzitegi Nazionala, eta EAJ izan zen deitzaileetakoa. Orain ez dago akordiorik eta EAJ ez da deitzailea = EBBk ez du deialdia tratatu. Horrek ez du esan nahi gaia Sabin Etxean ez dagoenik. Badago.
‘Antton’. Kalera Kalera-koek harreman asko egin dituzte azken asteetan, eta ari dira konplizitate berri batzuk erdiesten, lehen ezinezko zirenak. EBBrekin batu ziren, adibidez, Sabin Etxean; han zen Antton Lopez Ruiz Kubati. Hari harrezkero jeltzaleen arduradun batek esan dio hemendik aurrera Antton deituko diola, ez Kubati.
Egibar. Joseba Leizaolaren heriotza dela-eta Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak iritzi artikulu bat egin du. GBBren webgunean atariaren erdal bertsioan euskaraz dago, artikulua hala baino ez baitago idatzia. DVk berak Politika sailean euskaraz atera (behar izan) du. Gauza ttikia da, baina euskaldunak bidea marka dezake hedabideetan ere.
Azken iruzkinak