Euskal preso bati haren komunikazioak atxikitzea luzatzeaz espetxeak hartutako erabakiko azalpenak: “ETA talde terroristakoa zara zu, eta erakunde armatu horrek antolatzen dituen protesta kolektiboetan modu aktiboan parte hartzen duzu. (…) Talde armatu kriminalaren kide aktiboa izaten segitzen duzu. (…) Informazio iturri izan zaitezke, ETAren delitu jarduerak ahalbidetzeko. (…) Gainera, lotuta segitzen duzun erakunde terroristaren edo harentzako kontsignen igorle izan ahal zara. (…) ETA talde armatuak espetxe zentroaren eta honen langileen segurtasuna eta ordenua arriskuan jartzen dituen ekintzak eta atentatuak egiten ditu; (…) beraz, justifikatuta dago hartu den neurria [komunikazioak atxikitzea luzatzea]. (…) Ebazpen hau Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralari komunikatu zaio. Albocasser, 2018ko abuztuaren 13a, [espetxeko] zuzendaria”. 133 egun lehenago jakinarazi zuen ETAk, nazioarteko komunitatearen bidez, desegin zela.♦
Azken iruzkinak