BERRIAko analisiaren (2018-9-22) laburpena: Harold Gooden mezu interesgarria Donostian: “Hau ez da presoak edo biktimak; presoak eta biktimak da hau”. Iraganarekiko eta etorkizunarekiko ikuspegiak ikuspegi, presoek eta ezker abertzaleak elkarbizitzaren alde egindako pausoak nolabaiteko lasaigarri izan ahal dira ETAren biktima asko eta askorentzat —oinarri garrantzitsua da ETAk eragindako kalteaz plazaratutako adierazpena—, eta ETAren biktima anitzen jokaera integratzailea puzgarri izan ahal da presoentzat eta ezker abertzalearentzat. Behar handia dago, eta urrats gutxitxo egin dira. Presoak eta ETAren biktimak. Edo ETAren biktimak eta presoak. Uztartzea, aintzat hartuz tempusak direnak direla: biktimena erreparatuz joateko, borondate onaz gain, denbora beharko da; presoenak premia du, eta urriaren 20ko manifestazioan jauzi kuantitatiboa eta kualitatiboa emateko aukera bat izango da.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak