BERRIAko analisiaren (2018-7-27) laburpena: Madrilek ez du berak bakarrik ekimena hartuko. Bultzatu beharko euskal gizartetik, guztia zaku berean sartzeke, baina zenbait kontutan luzamendutan ibiltzeke. Dena dela, ez da aski zehaztua ikusten preso erien, haur txikien amen eta adinekoen Euskal Herriratzearen eta baldintzapeko askatasunaren aldeko diskurtsoa. Norberak jar diezaioke bere ñabardura —gizarteratzea, kaleratzea edo beste—, baina emaitza bera litzateke: legediaren bideari jarraituta, askatasunaren bidea. Arnasa. Eta energia positiboa herriarentzat. Gaurko lanketa horrek balioko luke, gainera, biharko egunerako. Izan ere, elkarbizitza iraunkor baterako ez da nahikoa soilik egungo legediari jarraitzea. Espainiako Estatuan, bederen, tope bat dago: 7/2003a. Ehun euskal presok baino gehiagok etorkizun beltza daukate horrekin. Esaten da martxa honetan azkenekoa 2054an geratuko dela libre —36 urte barru—, zigorra agortu ondoren. 7/2003 legea erreformatzeko edo deuseztatzeko beste borroka politiko bat egongo da jokoan, euskal presoen kaleratzean zentratuta.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak