Nahaste pixka bat sortu da EAJ eta Gure Esku Dago-ren giza katea gaian. Joseba Egibarrek Radio Euskadin esan du izango dela ekainaren 10eko mobilizazioan, eta Europa Pressek bota du EAJ izango dela, baina berehala zuzenketa bidali du agentziak, esanez joango dena Egibar izango dela. Egibar GBBko buru eta EBBko kidearen esanetan, 2008an “manifestazio bat” egin zuten “erabakitzeko eskubidearen inguruan”, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko Galdeketa Legea baliogabetu ostean. “Une hauetan ere egingo dugu. Koherenteak gara. Herritarren parte hartze hau ez da beharrezkoa; ezinbestekoa da”. EAJko iturriak atera dira esanez adierazpen horiek Egibarrek pertsonalki egin dituela. Apunteak garbira pasatuz-edo: 1. EAJk (EBBk) ez du esango alderdi gisa ekainaren 10eko giza katean parte hartuko duenik. Ez diote eskatu. 2014koan ere ez zuen esan. 2. Orain lau urtekoan jeltzaleak ere izan ziren, pertsonalki —EBBkoak barne; kasurako, Andoni Ortuzar presidentea—, eta ekainekoan ere izango dira. 3. Ematen du aurtengoan 2014ko mobilizazioan baino inplikazio handiagoa izango duela alderdi jeltzaleak, ez-publikoki edo zeharka bada ere.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak