PSN-PSE bilera izan da gaur, Iruñean, Maria Txibite eta Idoia Mendia idazkari nagusiekin. Hiru orrialdeko prentsa oharra atera du gero PSNk, eta azkeneko atala Sozialistak eta gobernua da (espainolez dago: Socialistas y gobierno). Bi puntu nagusi hor: 1. “PSNren helburua 2019an Nafarroan ezkerreko gobernua eratu ahal izatea da”. 2. “Txibitek ongi baloratu du PSE-EE egotea Eusko Jaurlaritzan, desio abertzale jakin batzuk leundu dituelako, eta moderazioa eta zentzua eman dizkio, hiritargoaren lehentasunak zein diren ulertuta”. Bi ondorio: 1. Koherentea bada, PSNk baztertu egingo du, 2011n ez bezala, UPN aliatu hartzea gobernu lanetarako. 2. PSN prest legoke Geroa Bairekin egoteko gobernuan, hau moderatua, zentzuzkoa eta desio abertzaleetan leuna bada. Hartuko luke Sabin Etxeak PSN Nafarroako gobernu itunerako, Hegoaldeko mapa instituzionala osatzeko. Pieza aldaketa tentagarria. Baita Ahal Dugu-ko eta Ezkerrako arduradun goren zenbaitentzat ere. Ordea, betiere zenbakiak behar, eta inbestiduran EH Bilduk luke giltza. Numero batzuk eginez eta blokeka jarriz gero, 2011ko foru bozetan NaBai-PSN-Ezkerrak 20 aulki, UPN-PPk 23 eta Bilduk 7. 2015ekoetan Geroa Bai-PSN-Ahal Dugu-Ezkerrak 25, UPN-PPk 17 eta EH Bilduk 8. Datorren urtean UPNren-eta blokeak gora egin dezake zerbait, UPN eta PP elkarrekin aurkeztuta eta C’s parlamentuan sartuta. Geroa Bai-PSN operaziorako, euren blokeak geratu beharko luke aurrena. Papeleta zaila izango luke orduan EH Bilduk. Bi faktorek baldintzatu dezakete balizko jokaldia: EH Bildu izatea UPNren ondoren lehen indarra —hortxe-hortxe ibiliko da—, eta, 2015ean bezala, udal bozetan Iruñerrian indar handia erdiestea.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak