Sarek Madrilen udazkenean euskal presoen eskubideen alde mobilizazio bat antolatzeko asmoa dauka; hala iragarri du. Parisen txukun atera da berriki. Elkarrik, koordinatzailea Jonan Fernandez zela, antolatu zuen 1995eko uztailaren 1ean bakegintzaren aldeko mobilizazio bat Madrilen. 1995ean bertan ETAk urtarrilean Gregorio Ordoñez Donostiako PPko zinegotzia hil zuen, apirilean Jose Maria Aznar PPko presidentearen kontrako bonba auto bat zartarazi zuen Madrilen, eta bahituta zeukan Jose Maria Aldaia enpresaburua. Madrilgo elkarretaratze hura baino egun gutxi lehenago Rosa Zarra hil zen Donostian, Ertzaintzaren pilotakada batek zauritu ondoren. Tortura salaketak, ugariak ziren. Egoera gordina izan arren, eztabaida politikoagoa zen gaur aldean. Azaldu ziren ultra-eskuindar batzuk Madrilgo ekinbidera; ez ETAren biktimen elkarteak. Horiek, batik bat, Miguel Angel Blanco Ermuko PPko hautetsiaren hilketatik (1997) aurrera izan dute protagonismoa plaza politikoan, Aznarren gobernuak espreski bultzatuta —Covite, kasurako, 1998an sortu zen—. Gaur, ETAk jarduera armatua utzita, ETA armagabetuta, Parisek jarrera aldatuta edota EPPK-k legediaren bidea hasita, AVTk eta enparauek 1995ean baino bulkada politiko handiagoa dute, mendekuaren jitea, eragin nahi dute, edo egoera narrastu. Bada beste faktore bat sobera laguntzen ez duena: —batik bat— Madrilgo hedabideetako tertuliak eta iritzi publikatua; 1995ekoaren aldean, gaindosia dago. Parisko martxa ondo atera da, han ez dagoelako ETAren biktimen elkarterik, hedabideen kultura beste bat delako, Parisko Kontseiluak aho batez babestu berri duelako bake prozesua, eta hor dagoelako Ipar Euskal Herria-Frantzia mahaia bakegintzaz. Datorren udazkenerako baliteke ETA desmobilizatua egotea, baina Sarek neurtu beharko du Madrilen mobilizazioa antolatzeak zer aportatu dezakeen eta zer kaltetu.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak