100 egun barru irtengo da kartzelatik Rafa Diez Usabiaga: abuztuaren 18an. 2009ko urriaren 13an atxilotu zuten, Donostian, LABen egoitzan, Bateragune auzian. Operazioko inspektoreak epaiketan aitortu zuen Diez ez zegoela “helburuen” artean; adibidez, ez zuten eskatu hari telefono entzuketak egiteko. “Ez zen operatiboaren parte, ez zegoen gure txostenean”. Baina atxilotu egin zuten, eta espetxera ezker abertzalearen estrategia aldaketaren sustatzaile nagusietakoa. Sei urte eta erdiko kartzela zigorra azkenean —17 hilabetean baldintzapean aske egon zen, ama zaintzeko—. 2009031275 zenbakidun presoa da. Espainian daukate, Santoñan. 2008ko ekainean utzi zuen LABeko idazkari nagusi postua, Ainhoa Etxaideri pasoa uzteko, eta honek hil honen 25-26ko kongresuan lagako du kargua. Onura batzuk direla-eta biltzar horretan egoteko itxaropena omen zuen Diezek, baina ez dizkiote horrenbeste egun barkatu. Aurtengo abuztuaren 20an, sikiera, etxean ospatuko du urtebetetze eguna —61 urte—.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak