Herri galdeketak (I). Datorren igandean, beste 52 udalerritan herri galdeketak. Aurtengo lehen sorta martxoan izan zen, ondorengoa apirilean, eta, oraingo honen ondotik, udara arteko azkenekoa ekainekoa izango da. Lau olatu horietan, 129 udalerritan galdeketak. Erraz esaten da. Zaila egiten. Egin(go) dute. 2014ko eta iazko 38ekin, ekainaren 18ra artean, beraz, 167 udalerritan galdeketak; Euskal Herriko udalerrien %24tan. Bihar zortzi, denera 100.000 botoemaileren langa gaindituko dute; jarri haiek banan-banan ametsen etorbidean…
Herri galdeketak (II). Domekan, besteak beste, Durangon izango da galdeketa. Han bizi da Iñigo Urkullu, han dago erroldatua. Apirilaren 2an, Jose Antonio Ardanzak eman zuen botoa Sukarrietako Kanala auzoan, baina lehendakari ohia da, jakina… Urkullu gaur Estibalizko Ama Birjinaren ohoretan egindako ekitaldira joan da; bihar Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren presidentea eta EBko Eskualdeetako Komitearen presidentea hartuko ditu.
Nafarroa. Geroa Baiko, Nafarroako Ahal Dugu-ko eta PSNko gazte taldeek elkarretaratze bat egin dute gaur, Iruñean, PP “ustelaren” egoitzaren aurrean. Erne pista txiki horri 2019ko maiatzeko bozetarako. Geroa Baik desio lukeen formula bat da. PSN zerbait aldatzea nahikoa Ahal Dugu ere berotzeko. Baina zenbakiek eman behar.♦
Azken iruzkinak