Gasteiz. Bi bloke behintzat garbi daude Gasteizko udal taldeen artean: PP (1. indarra 2015eko bozetan) eta udal gobernuko EAJ (3.)-PSE (4.). Bestea EH Bildu (2.)-Hemen Gaude (5.)-Irabazik (6.) osatuko lukete. Bloke bakoitzak bederatzi hautetsi dauzka. Baina botoetan-eta nola daude? PPk 35.722 boto (%30,18), EHB-Hemen Gaude-Irabazik 39.942 (%33,75) eta EAJ-PSEk 34.258 (%28,94). Aurrera begirako aliantzetarako datuak, menturaz.
Jonan Fernandez. Noticias taldeak zekarrenez, Jonan Fernandezek datorren asteazkenean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzaren legealdiko plana. Fernandez oraindik, ofizialki bederen, ez dute idazkari nagusi (ber)izendatu. Jada igaro dira bi hilabete Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartu zuenetik. Astearteko gobernu bileran izendatuko dute, ala?
Algeciras. Euskal kazetaritzan ibilbide luzea egindako emakume bati elkarrizketa egin diogu goizean. Poltsa prestatzera joan da gero: arratsaldean Algecirasera doa autobusean, hemendik 1.100 kilometrora, euskal preso bat bisitatzera. Jonan Fernandezek-eta gaur-gaurkoz benetan heldu beharreko arazoa: presoen urruntzea.♦
Azken iruzkinak