Joxe Elorrietaren elkarrizketako III. post scriptum-a: Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia joan zen orain dela pare bat aste Gasteizko liburudenda batera, senide batek lan han egiten duela-eta, eta senide horrek aipatu zion atera zela Elorrietaren liburu berria. Irakurria zuela, Muñozek. Nolatan, senideak, orduantxe heldu zela liburua. Muñozek erantzun zion labera sartu aurretik irakurri zuela, nola ez zuen ba aurretik leituko bera izanda ELAko idazkari nagusia. Horrek ez du esan nahi bedeinkatu egin behar zuenik, Elorrieta Elorrieta baita “sindikatuan” —batek “doktore” deitu dio elkarrizketaren aurretik—. Egiaztatzeko dagoena da ea liburuko mamiak esan dezakeen ELAk, Elorrietaren apunteekin, prozesua hasteko bide hori iradoki duen.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Artxiboak
Azken iruzkinak
- Mertxe(e)k Eskubia hor dago, orain ernai dago bidalketan
- Enekoitz Esnaola(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Inazio Usarralde(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Mertxe(e)k Joseba Agirreazkuenagaren apuntea bidalketan
- koba(e)k Barça eta prozesu subiranista bidalketan
Aupa, Enekoitz! Unai Oñederra naiz, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Zuzendaria. Horrelako liburuak (German Kortabarriarena, Joxe Angel Ulaziarena, Iván Giménezena, eta Joxe Elorrietarenak ere bai) ELAren bedeinkapen osoarekin atera ohi dira. Hau da, egiaztatuta dago ELAk prozesua hasteko bide hori iradoki duela. Xabi Anzaren post hau (https://xabieranza.wordpress.com/2016/11/25/por-que-no-lo-decimos/) eta nire hau (http://zuzeu.eus/euskal-herria/maltzaga-ii-maltzaga-hil-da-gora-maltzaga/?replytocom=229423#respond) lekuko. Aste honetan bertan Zuzeuko eztabaidarako artikulu berri bat idatziko du Xabi Anzak, gai beraren inguruan.