Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas liburua (Begirada sindikal kontrakarreko bat. Klasea, lurraldea eta aliantza berriak) idatzi du Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiak (1988-2008). Icaria da argitaletxea, eta lana Bartzelonan aurkeztuko dute, hil honen 25ean. Ondoren, Bilbon —hilaren 31n, prentsaurrekoa— eta Iruñean —otsailaren 8an, Katakrak-en— ere egingo dituzte aurkezpenak. Dena dela, sarean bederen, salgai dago jadanik. Ia 300 orrialde ditu liburuak, bost ataletan banatuta. Laugarrena, “euskal kasuari” buruzkoa da: ELA-LAB aliantza berreraiki, prozesu subiranista, horretako “ageriko konbinazioa”, agenda politikoa eta —azpimarratuz— soziala… Asteartean Elorrietarekin telefonoz hizketan, eta zioen “onena buruan argi pare bat ideia” izatea dela. “Bestela, asko izanez gero, konplikatzen hasten zara…”. Bihar BERRIAn liburuko laugarren atal horri buruzko artikulu bat aterako dugu.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak