Ipar Euskal Herrian gizarte zibileko jendea irmo ari da ETAren armagabetzearen alde. Atxilotu egiten dituzte, baina baita libre utzi ere, baldintzapean izan arren. Azkeneko urte eta erdian: Miarritzeko ustezko arma gordelekuko etxeko Nathalie Chasseriaux eta Enrike Lopez, Graxi Etxebehere (Xabier Goienetxea eta Iñaki Reta etxean zituen), Pantxoa Flores (Iratxe Sorzabal eta David Pla aterpetxean zeuzkan), Xabier eta Denise Arin (etxean zuten Mikel Irastorza), eta orain Luhusoko bostak: Mixel Berhokoirigoin, Txetx Etxeberri, Mixel Bergougnan, Beatrice Molle-Haran eta Stephane Etxegarai. Aurrerabiderako ondorio interesgarria atera daiteke hortik. ETAren armak edo etakideak etxean izatea delitua izan daiteke juridikoki, baina ETA desarmatzen laguntzea politikoki menperaezina da. Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko kideek esan dute armagabetzean aurrera egingo dutela. “Partida polita dugu jokatzeko”.♦
Luhusokoaz (I)
Azken iruzkinak