Harrera. Gaurko egoerari eta datorrenari ahal den ondoen aurre egiteko bazkide gehiago izan nahi ditu Harrera elkarte asistentzialak. Orain dela bost urte, ETAk jarduera armatua bukatutzat eman zuenean, EPPK-n 703 kide zeuden. Gaur egun, erdiak: 354 –Etxeraten azaro bukaerako datua da–. Kolektibotik kanpo beste dozena bat preso daude. Urteotan izan du lanik Harrerak preso eta iheslari ohiei “gizarteratzen” laguntzen. Lana ugaritzen ari zaio, eta, Espainiako auzitegiengatik, beharrak handitzen ere bai, epaileek preso ohiei langabezia saria ukatzeagatik. Duela urte erdi bat, 2.800 bazkide zituen.
Gure Esku Dago (I). Gure Esku Dago-k esaten duenean 2019ra arteko bide orria aurkeztuko duela, zer da, 2019 hasi artekoa? 2019 bukatu artekoa? Batik bat, 2019ko hauteskunde ziklo artekoaz ari da; hau da, Hego Euskal Herriko 2019ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeak artekoaz.
Gure Esku Dago (II). Datorren larunbatean Euskal Herrian –Iruñean–, eta handik hiru egunera, asteartearekin, Katalunian aurkeztuko du bide orria Gure Esku Dago-k: Bartzelonan, Euskal Etxean. Angel Oiarbide mintzatuko da.
Orreaga taldea. “Nazio estrategiaz” hiru eguneko jardunaldiak egin ditu Orreaga taldeak Donostian, Kultur Mitxelenan, UEUrekin elkarlanean. Aretoa, bete antzean; ehunen bat lagun. Adin mota desberdineko jendea. Badute publiko bat.♦
Azken iruzkinak