Nafarroako azken foru inkestaren arabera, gaurko gobernua sostengatzen duen laukoak 25 parlamentari lortuko lituzke hurrengo bozetan –Geroa Bai-EH Bildu-Ahal Dugu-Ezkerrak–, eta beste horrenbeste erregimenaren aldeko hirukoak –UPN-PSN-PPk–. Hots: UPNk 15 aulki (egun ere 15 ditu), EH Bilduk 8-9 (8), Geroa Baik 8-9 (9), PSNk 7 (7), Ahal Dugu-k 6 (7), PPk 3 (2) eta Ezkerrak 2 (2). Orain 26-24 daude. Inkestaren ondoren aipatu da Nafarroako aldaketa historikoaren aldeko indarrek eutsi egiten diotela. Pentsa daiteke Nafarroako eskuin unionismoak ez duela iazko –eta 2011ko– akatsa egingo, eta UPN eta PP 2019ko foru hauteskundeetan batera aurkeztuko direla. 1991tik elkarrekin egon ostean, 2008ko urrian hautsi egin zuten koalizio elektorala. Iaz jaso zuten faktura ederra. Berriro bat eginda joateak plusik lekarkieke. Gainera, Ciudadanos desaktibatuko lukete, eskubi konstituzionalistan boto baliagarria eskatuta –C’s-k iaz 9.993 boto, ia-ia parlamentari erabakigarri bat–. Latza dator. Urte eta erdian ez da tartea handitu; apika, nahikoa zen hastea eta eustea. Ikusiko dugu laukoaren diskurtsoan erregimena-ren eta aldaketa-ren ondotik badatorren beste gantxorik.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak