Gaindegia. Nazio planik gabe euskal geografiak hiritartze handi bat nozitu duela jota, Gaindegiak eredu piloto bat garatu du. Bihar aurkeztuko du, Gasteizen –Udalbiltzaren jardunaldi batzuetan–, euskal hiriburuetako auzoen iraunkortasuna neurtzeko paradigma berri bat.
Urkullu. Bihar egingo diote Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakari hautatu berriari lehen elkarrizketa: ETB2n, erdal telebistan.
Ziortza-Bolibar eta Altsasu. Ziortza-Bolibarretik Simon Bolivar Askatzailea-ren familiaren jauregitik 1982an Eusko Legebiltzarrera eramandako mahai batean sinatu zuten gaur zortzi EAJk eta PSEk EAEko gobernu ituna. Asteburuan jakin dugu Ziortza-Bolibarreko beste berri bat: han ere egingo dute 2017an galdeketa Euskal Herriaren estatusaz. Altsasu ere notizia da. Txio batean jarritakoa berriro: “Funtsean, Alde hemendik-etik Goazen hemendik-era pasatu behar delakoan. Bigarrenik ezean, aurrena, ezinezkoa”. 2017an Altsasun ere egingo dute euskal estatusaz galdeketa.
“Herritar batasuna”. “Herritar batasunaren sorrera agiria” zabaldu dute, baina idatzi hori oraindik ez da behin betikoa. Udalerrietan batzarrak egiten hasiko dira, eta ondoren osatuko dute azken txostena. Eta, gero, aurkezpen publikoa.♦
Azken iruzkinak