Bihar egingo du Jaurlaritza berriak aurreneko gobernu bilera. Legealdian zehar EAJk eta PSE-EEk izango dituzte, ustez, han ere eztabaidak EAEko estatus politiko berriaz: “Euskadi nazioa” dela-ez dela, “kultur nazioa” soilik ote den, edo “errealitate nazionala” –Urkulluk erabili izan du kontzeptu hori–… PSEk gaur zortzi bere Batzorde Nazionalaren bilera egin zuen, gobernu itunari baiezkoa emateko. Batzorde Nazionalean balekoa… Kataluniako PSCn ere badute Consell Nacional, PSdeGn ere bai Comité Nacional Galego. Nafarroan PSNk ez du Batzorde Nazionalik; Comité Regional. Baina Valentziako erkidegoan PSPVk Comité Nacional du. Madrilgoan batzorde erregionala, Andaluzian ere bai, Murtzian, Kanarietan… EAEn, Batzorde Nazionala… PSEk iraileko hauteskundeen programan idatzi zuen “prest” legokeela estatutu berrian nazio kontzeptua onartzeko, “garbi geratuz ez dela oinarritzen balizko burujabetza desberdindu batean, eta zio kulturalak, historikoak eta linguistikoak izateak ez duela esan nahi estatu bat eratzeko eskubide politikoa duenik”. Berak beto eskubidea izatea nahiko du, apika.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak