Gaur zortzi Juan Puerto Morcilloren elkarrizketa aterako dugu BERRIAn. Extremaduran (Espainia) sortu zen, eta 22 urte zituenean Bilbora etorri zen lanera eta bizitzera. Komunista da, 78 urte dauzka, eta egun Alternatiban dabil –alderdiak haren dokumental bat egin berri du–. Elkarrizketan, besteak beste, Santi Brouard ekarri dugu gogora. GALek gaur 32 urte hil zuen Brouard mediku, HASIko kide eta HBko mahaikidea, eta Puertok elkarrizketan oroitu du 1985eko maiatzean nola inauguratu zuten Badolatosan (Sevilla, Espainia) Santiago Brouard medikua auzoa. “Andaluziako iraultzaileek antolatu zuten ekitaldia, Comisiones Obreras del Campokoek. Han izan ziren Jon Idigoras eta Txomin Ziluaga ere, baita Brouarden alarguna eta alaba bat ere. Ondo gogoan dut alargunak [Teresa Aldamizek] egindako hitzaldia; iraultzailea egin zuen, izugarria”. Argazkian, Badolatosako oholtzan ezkerrean ageri dena da Aldamiz –2012an zendu zen–. Duela hamar urte pasatik ‘Ernesto Che Guevara’ izena du auzo horrek.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Artxiboak
Azken iruzkinak
- Mertxe(e)k Eskubia hor dago, orain ernai dago bidalketan
- Enekoitz Esnaola(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Inazio Usarralde(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Mertxe(e)k Joseba Agirreazkuenagaren apuntea bidalketan
- koba(e)k Barça eta prozesu subiranista bidalketan
Sevillako Mairena de Aljarafe herriko kale bati ere Santiago Brouarden izena eman zioten, eta horren harira polemika piztu zuten bi guardia zibilen alargunek:
http://elpais.com/diario/1986/07/29/espana/522972017_850215.html