Joan den aste hasieran erakutsi zidan adiskide batek beheko diploma hau. Maria Jesus Ezkurra Erize, Basaburuko (Nafarroa) bizilagunari herrialdeko diputazioak 1958an emandakoa da, euskara jakiteagatik, haren “gurasoei euskeraren iraupenerako lanetaz esker ona erakutsiz”. 200 pezeta eman zizkioten Maria Jesusi –honek dio gaur egungo 1.000 euro bezala zirela garaian–. Diru laguntza jasotzeko, Iruñera joan zen azterketa bat egitera. Euskera-Bizkormen saileko buruak sinatu zuen diploma. Francoren diktaduraren ‘detaile’ bat. Mende erdi bat pasara, Francoren diktaduraren ondorengo sisteman, kasurako berriki jakin dugu Nafarroan euskaraz ateratako lanpostuak atzera bota dituela Justiziak. Estatuak detaileraino sartzen jarraitzen du “ludiko itzkun zarrenetakoarekin”.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak