Mariano Rajoyk atzo 17 orrialdeko diskurtsoa egin zuen Espainiako Kongresuan, gobernuburu izendatzeko saioaren lehen jardunaldian. Alerik ez Euskadiz edo Euskal Herriaz, elerik ez euskal gatazkaz. Klasikoa da jada. Moncloara 2011ko abenduan heldu –ETAren erabaki historikotik bi hilabetera–, eta Rajoyk 2013ko otsailean izan zuen Espainiako nazioaren egoerari buruzko lehen eztabaida presidente modura. Fitsik ez euskal gaiaz-eta. Despistea? Ez, hautua. Urtebetera berretsi egin zuen jarrera: 40 orrialdeko hitzaldian, ezer ez euskal gatazkaz-eta, EPPK-k bi hilabete lehenago jakinarazi zuen arren Espainiako legedia baliatuko zuela eta ETAk lau egun lehenago iragarri zuen arren armagabetzearen hasiera. Gaur TVEren albistegiak EAJren Kongresuko parte hartzea anekdota hutsera murriztu du, Rajoyren irteera jarrita: “Si quieres grano, Aitor, te dejo mi tractor“. Hasi da EAEko beste legealdi bat. Espainian ere martxan dira. Bost urte galdu dira. Datorren igandean, gainera, Rajoy 24 orduz ez, 25 orduz izango dugu presidente.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak