Sortuk Zohardia izena jarri dio bere birfundazioaren kongresurako ponentziari. Josu Muguruza zenak Egin-en erabili izan zuen goitizen modura Zohardia, eta Sortuk txostenari hala deitzea bada hari egindako omenaldi moduko bat. Markel Andiak eta Lander Iruinek izen bera ipini zioten haren dokumentalari. Horretaz gain, txostenerako izen hori hautatzean egon ahal da beste konponente bat: Muguruzak herrigintzari eta herri mugimenduari berebiziko garrantzia ematen zien, eta Sortuk orain eraldaketa sozial eta politikorako egin nahi duen lan klaseak badu loturarik Egin-eko Zohardia-ren filosofiarekin. Mikel Zubimendik Muguruzari buruzko liburuaren aurkezpenean: “Herri mugimendua arnasa zen harentzat. Jendeari hitz egin behar zaiola esaten zuen, jendearekin aritu behar zela. Pedagogia egiten zuen, beraz”. Iratzarri eta oskarbi esan nahi ditu zohardia-k.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak