Egibarrek, 2012ko urtarrilean: “Euskal burgesia berria Bildun eta Amaiurren sartzen ari da”. Urkulluk, urte bereko uztailean: “Bilduren eredua ortodoxia estalinistan oinarrituta dago”. Urkulluk berak, handik pare bat egunera: “EH Bilduk ezker abertzale marxistaren ortodoxiarekin jarraitzen du”. Otegik, 2007an: “PNV, Partido del Negocio Vasco“. Halaxe ibili dira urteetan, ez hain aspaldi arte. Tonu aldetik bederen, gauzak aldatu egin dira. Ikusi da hori azken kanpaina honetan ere, eta gaur bertan alor sozialaz eta ekonomikoaz (ere) hizketan aritu dira EAJ eta EH Bildu, Sabin Etxean. Prozesu nazionalaz galdetuta, Egibarrek 2014 hondarrean: “Nazio eraikuntza gizarte eraikuntzarekin josita eraman beharko dugu. Ez badugu ekonomikoki funtzionatzen, politikoki ez gara urrutira joango”. EAJk, ordea, 2013ko irailerako erakundeen “egonkortasunerako” PSErekin ituna sinatua zuen; besteak beste, eta batez ere, aurrekontuak aurrera ateratzeko. Aurrekontu kontuak izan ditu hizpide gaur CUPek, Puigdemonti konfiantzazko botoa ematean: “Independentzia guretzat agintari aldaketa bat baino gehiago da. Proiektu ekonomiko, sozial eta kultural bat da, gizartearen gehiengoaren arabera moldatua eta haren borondatetik jaioa. Aurrekontuak erreferenduma irabazteko tresna izan behar du, eta, horretarako, independentzia aurrerabidearen ideiari lotu behar zaio”. Egibarrek oraintxe dela bost urte zioen ezker abertzaleak Xabier Leteren Ez dut amets haundirik kantari erantzun beharra ziola: “Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen, etsipenaren mugetan zurekin nago bizitzen. Nik ez dut solas lodirik etorkizunaz egiten, bat-bateko librakuntzaz ez dut aspaldi sinisten (…)”. Katalunian duela bost urte pasatxo hala egongo ziren, letra horren jitean, “etsipenaren mugetan bizitzen”. Gaur, berriz, independentziaren bidean, CDC eta CUP bat, ERC erdian dela, aurrekontuak ere negoziatzen.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak