Auzitegiek Arnaldo Otegiri ez diote utzi lehendakarigai izaten. Ari da kanpainan parte hartzen, baina legebiltzarkide izateko debekua du. Laura Mintegik –EH Bilduren 2012ko lehendakarigaiak– Gaur8-ko elkarrizketan dio ez dela “inolako traumarik” izan, eta Otegik beste funtzio bat bete behar duela: “Ez da sekulako kolpea izan. Muinean uste dudalako Arnaldo Otegiren tokia akaso ez dela Jaurlaritza. Nik duela lau urte esan nuen eta egurra jaso nuen horregatik, eta segitu izan dut esaten azken lau urteotan ere. Xabier Arzalluz inoiz ez da izan lehendakarigai, inoiz ez da egon Lakuan, baina berak kontrolatu du EAJren politika 25 urtean. Eta nik horrela ikusten dut Arnaldo Otegi, eta pena litzateke lurperatzea politika instituzionalean. Legebiltzarra oso estua da, parametro oso mugatuak ditu. Arnaldok askoz mugimendu gehiago behar du, korronte oso bat dinamizatu behar du, hori da bere egitekoa”. Otegirekin negoziatzen ibili izan den batek joan den astean gauza bera esan zidan: Eusko Legebiltzarreko martxan egon baino hobe duela EH Bilduko Arzalluz izan, baduela egitekorik, eta koalizioak behar duela halako figura bat egunerokotasunetik kanpo.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak