EHUko Udako Ikastaroetan XXI. mendeko abertzaletasunaz zikloan Balizko errotak… (Abertzaletasun berriak) mahai inguruan Zelai Nikolas, Unai Apaolaza eta Gaizka Aranguren aritu dira ttor-ttor (Zuzeu.eus-en, laburpen zabala), eta Alain Gagnon Quebeceko politologoaren teoria atera da bukaera aldera. Gagnonek dio burujabetza prozesu batek hiru printzipio borobildu behar dituela: printzipio demokratikoa (herritarren erabaki librea, eskubidearen ezagutza), bideragarritasun printzipioa (aniztasuna, kohesio soziala, ongizatea edota gutxiengoen eskubideak errespetatuz, eredu politikoa: autonomismoa, federalismoa edo konfederalismoa, estatu independentea) eta eraginkortasun printzipioa (nazioartearen aitortza). Euskal Herria oraindik aurreneko fasean dagoela ikusi da mahai inguruan, ez dela bigarrengora jauzi egiteko proiekturik. Bideragarritasun printzipioaren fasera pasatzeko ikuspuntu eta ertz desberdinak azaldu dira, baina zoru komun bat bistaratu izan ahal da: inoiz euskal estatuari buruzko erreferenduma egiteko, garatu “kultura demokratikoa” eta erabakitzeko eskubidea (Zelai Nikolas), independentismoa zabaltzeko “konfrontazioa” landu eta “abertzaletasunaren balio tradizionaletatik [hizkuntza, kultura, historia] unibertsaletara ere jo [justizia, askatasuna…]” (Unai Apaolaza), eta “hitzen eta kontzeptuen estilo liburua” adostu (Gaizka Aranguren; izan ere, adibidez, “zilegi al da Jaurlaritzak Basque Country erabiltzea EAE promozionatzeko?”). Bateragarriak dira. Baratzera, beraz.
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak