“Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da”, zioen Gure Esku Dago-k bere sorreraren aurkezpenean, 2013ko ekainaren 8an, atzo hiru urte. Aldarrikapen eta kontzeptu horien inguruan 2013 hasieratik jasotako esanen bilduma bat osatu dut. 40 orrialde dira, esanak kronologikoki antolatuta. Erabakitzeko eskubidearen aldekoen aipuak daude, eta kontrakoenak ere bai; Euskal Herrikoenak eta kanpokoenak; Euskal Herriaz, eta Kataluniaz eta Eskoziaz-eta. Hiru urteotan izan da bilakaerarik. Jaume Lopez Kataluniako Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslearena da bildumako azkeneko esanetakoa: “Katalunian 2006an sortu zen PDD Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Plataforma. Katalunian erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenaren kapitulua agortuta dago, eta orain [katalan estatua sortzeko] gehiengoa gauzatzeko lan egin behar da” (2016-05-25). Azkeneko esana Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramailearena da: “Gaur egindako 34 herri galdeketa hauekin, zenbatekoetan baino gehiago, kualitatiboki ikaragarrizko pausoa eman dugu” (2016-06-05).♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak