Orain dela hamar urte Loiolan ari ziren, ari ziren Batasuna, EAJ eta PSE akordioa mamitzen, baina pikutara joan den dena. Arrupe Etxean egin zituzten bilerak, hamabi. Orain EAEko “estatus politiko berriari buruzko gutxieneko oinarrien akordioa” bilatzen du EAJk, eta EH Bildurekin ere batu nahi du etzi. Atzo bidali zion hari ere deialdiaren e-mail bat, eta, aldi berean, EITBra igorri zuen mezua. Hasier Arraiz, adibidez, Euskadi Irratia entzuten ari zela enteratu zen EAJk biltzea eskatu diela. Haserre hitz egin du gaur Onda Vasca irratian, esanez ez direla joango etziko hitzordura. Bilboko Arrupe Etxean dago Onda Vascaren egoitza nagusia. Bukatu du elkarrizketa Arraizek, estudioko atea ireki du eta topo Koldo Mediavilla EBBko Harreman Instituzionaletarako idazkariarekin –irratiko solaskidea da–. EAJkoak entzun du EH Bildukoaren elkarrizketa, eta esan dio ez jartzeko horrela, konpon daitezkeela bilera bat jartzeko. Arraizek berretsi dio ez direla joango ostiralean, ez direla moduak, eta hitz egingo dutela hurrena, gauzak taxuz antolatzeko; gainera, iragarri dio etzi Confebask-ekin dutela bilera. Ez da ohikoa Confebask eta EH Bildu batzartzea; honek eskatu du hitzordua, eta Pello Urizar eta Arraiz joango dira. Lehengo ostiralean ELArekin bildu ziren koaliziokoak. EAJren arabera ibiltze hori saihestu nahi du, antza.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak