Politikan ere jakin egin behar da noiz hasi; bisioa eta usaina izan, eta ekimena hartu. Halaber, batzuetan jakin egin behar da noiz bukatu, inertziak-eta amaitzeko, edo, ereindakoagatik, aukera berriak zabaltzeko. Errenterian –Errenteria bezalako herri zail batean–, Bilduren udalak bultzatuta, bizikidetza sustatzen hasi ziren duela lau urte, eta lortu dute aniztasunean, edukietan eta formetan erreferentzialtasun bat. Isilean aritu da lanean sentsibilitate politiko desberdineko jende bat, foro batean. Kontraste eta partekatze lan handia egon da hor. Bidea egiten du estilo horrek, arrastoa uzten du. Gehiago ematen ez zuela ohartuta, bukatu egin dute foroa; ez bidea. Baina politikagintzan Errenteria hori baino gehiago izan da azken urte hauetan: iazko ekainean EH Bilduren eta Ahal Dugu-ren inguruko udal taldearen arteko akordio estrategikoa sinatu zuten. Denborak esango du hori ere biharko egunean baden erreferentzia. Bide erakusle bada, behintzat. Kontua ez da estrategia politiko bat izatea bakarrik; kontua estrategia obratzen jakitea ere bada.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak