Enekoitz Esnaola

Otegiren hitzalditik, hiru ideia

Euskal preso ohi bati egindako harrerarik jendetsuena izan da Belodromokoa, baina preso ohi bati baino gehiago, lider politiko bati egin dio harrera jendeak: Arnaldo Otegiri. 42 minutuko hitzaldia egin du, grina handiz, indartsu. Bota ditu mezuak, eta hiru ideia aipatu daitezke:

  1. 2004an Belodromoan mintzatu zenean, Otegi Espainiako Gobernuari zuzendu zitzaion nagusiki; ETAren su-etena eta Loiolako elkarrizketak egosten ari ziren. Gaur, aldiz, gobernuari edo estatuari ez die eskaintzarik egin edo mezurik helarazi / iradoki; esan du ez duela espero estatuak “demokratizazio” prozesurik egingo duenik, eta azpimarratu du euskal independentismoak bere bidea egin behar duela. Aldebakartasuna.
  2. Estatuaren “demokratizazioa ezinezkoa” denez, “Espainiako ezker berriari” eskatu dio estatuaren baitako nazioetako prozesu eratzaileetan parte hartzeko. Podemos aipatu gabe, Podemosi mezua. Prozesuko osagaiak ez lirateke izango identitarioak soilik, Otegiren Logroñoko eta gaurko hitzaldietan ikusi denez.  Abian-eko txostenak dio: “Ziklo berriak eragileen arteko eztabaida eta mugimendu politikoak azkartuko zituela uste genuen. Halaxe izan da lurralde batzuetan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan kasu. EAEko eremua dugu une honetan trabatuena”. Hor saio berriak datozela dirudi (baina ikusi beharko da asteburuan zein nagusitzen zen EAEko Ahal Dugu-n; EH Bilduri ez zaio komeni berriro Roberto Uriarteren ildoak irabaztea).
  3. Otegik Belodromoan jendeari eskatu dio ez begiratzeko EAJk zer egingo duen. Eskatu dio ezker abertzaleak berak sustatu behar duela prozesu independentista, gaurtik bertatik hasita lanean, jeltzaleen zain egoteke. Aktibatzeko galdegin die. Abian: “Euskal Herrian aldaketa politiko eta sozialaren aldeko indarrak ugaritu direla esan daiteke”. Otegik berak ere bota du gaur: sakon-sakonean badela halako marea bat. Horren artikulazioa dute eginkizun; hark esan bezala, ordea: “Behetik eta kolektiboki” eginez bidea.♦

2 Comments

  1. BASAJUAN

    ¿Bidea behetik eta kolektiboki?. Iruzur likidazionista aurrera eraman zenuten bezela, Arnaldo? . Arrakasta gutxirekin Onaindia eta Bandresek hasitakoa, zuek burutu dezue. Ezin ipurdia hobeto jarri!

    • Etzamendy

      Barkatu… Basajuan-eri horixe : ” Markel OLANOK esaten duelarik : konfiantza izpirik ez abertzaleen artian…nago nork diren likidazionistak, eih ?

© 2024 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑