Karlos Ioldi euskal preso ohiak Ekarri armak liburuan Lizarra-Garaziz eta haren hausturaz: “Gizartean zegoen ilusioa! Bisitetan ikusten genuen. Egundoko ilusioa zegoen. Kartzelan luze egon garen guztioi gertatu zaigu irizpide propioak garatzea, sendotasun politikoa. Urteak egiten dituzu, eta ez dituzu hainbat gauza irensten edonola. Ez, ez. Garai hartan, Lizarra-Garazin, zenbat denbora joan zen? Zer nahi duzue, autodeterminazio eskubidea bermatzea egun batetik bestera? Horren hausturak zeini egingo dio mina? Zeinek kapitalizatuko du? Sinesgarritasuna galdu genuen. Galdu egin genuen. Ondorio politikoa zein izan da? Harrezkero, EAJ, gurekin, tentuz. Noski. Jakina”.
CUPi kostatu behar zaio azkeneko hiru urteetan irabazitako sinesgarritasunari eusten. Sendotasun politikoa izanik, estatu jokabidea eduki izan du une zailetan; 2014ko herri galdeketa aurrera atera zedin, adibidez. Baina azken asteotan –CUPen garaile atera den ildoak– errespetu eskasa erakutsi dio katalan independentismoari, prozesu kolektiboa pertsona batera mugatuta bezala.
EAJk zernahitarako apuntatuko zuen kuadernoan: ‘Tentuz. Noski. Jakina’.♦
Azken iruzkinak