2010ean, Loiolako 2006ko elkarrizketen garaiko prozesuaren liburua argitaratu zuen Imanol Murua Uriak (Loiolako hegiak), eta orain ETAren jarduera armatuaren bukaeraz aterako du beste bat. Abenduaren 3an aurkeztuko du, Donostian, 10:30ean, Elkar-ek Fermin Kalbeton kalean daukan dendan (koedizioa: Elkar-BERRIA). Hain zuzen, 2007ko ekainean ETAk su-etena hautsi zuenetik 2011ko urrian jarduera armatuaren betiko amaiera jakinarazi zuen arte zer gertatu zen argitzen saiatu da Murua. Adierazpen eta agirietako lerroartekoak-eta interpretatuta ETAren jardun armatuaren bukaera bazetorrela aurreikusiz, 2010eko udaberrian Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) Euskal Ikerketa Gunean proiektuaren asmoa aurkeztu zuen, eta iazko azaroan, doktore tesia bera. Ikerketa hori libururako moldatu du, kronika moduan. Leitu, azpimarratu eta ongi gorde beharko da.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak