Independentisten artean EH Bilduk kritika (gutxi) batzuk jaso ditu EAEko Herritarrak Ahalduntzeko Lege proposamena aurkeztu duelako, bidea hori ez delakoan, eta katalanena segitzeko eskatzen diote. Katalunian, ordea, honaino iristeko, besteak beste Galdeketa Lege bat onartu zuen parlamentuak 2014ko irailean, eta han oinarrituta deitu zuen Artur Masek iazko azaroaren 9ko galdeketa, katalan estatuari buruzkoa. Kataluniako Kontsulta Lege horrek erkidegoko Autonomia Estatutaren 122. artikulua garatu zuen, eta Generalitateari kontsultak deitzeko ahalmena ematen dio. Emaitzak ez dira bete beharrekoak, baina hor dago balio politikoa. Espainiako Auzitegi Konstituzionala legez baliogabetzen ari da katalan subiranisten saio oro, baina jakinekoa zen hori gertatuko zela. Nazioarteko prozedura estandarra betetzea da katalanak egiten ari direna, modu baketsuak, demokratikoak eta politikoak erabiliz, Kataluniako gehiengo parlamentarioan oinarrituz, herritarrei hitza emanez eta Espainiako Gobernuari negoziazioa eskainiz. EH Bilduk gauza bera egin nahi du (Rebeka Uberak hori azpimarratu du BERRIAko elkarrizketan). Beharko ditu aliatuak, gogotik landu beharko du aliantza politika. Katalan independentistak blokean ari dira.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak