Irakurri dugu BERRIAn: ETB2k Navarra: 100 días de cambio saioa emango du hilaren amaieran. Labrit Multimediak ekoitzi du, eta Juan Kruz Lakasta izango da aurkezlea. Iruñean kokaturiko enpresa da Labrit, eta Iruñerriko Euskalerria Irratiko kazetaria Lakasta. Nafarroan izan da eta bada bertako “erregimenaz”-eta zentratutako eta espezializatutako hedabide eta kazetaririk (ere): Ivan Gimenezek egin zuen El Corralito foral liburua, Joxerra Senarrek CAN: Eta hemen ez da ezer gertatu, hor da Euskalerria Irratiaren etengabeko lana, Labriten saio hau dugu… Botere faktiko batzuen Nafarroaren eta bestelako Nafarroa baten berri ematen ari dira bertakoak bertatik bertakoentzat, eta aldaketa gertatzeko izan dute eragin bat. Gipuzkoan ez al dago erregimenik? (galdetu Bilduri…) Eta Bizkaian? Baliteke. Ordea, ez da erregimen haien zerak kaleratzeko lan dibulgatibo eta komunikatibo autozentraturik.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak