CUPek Kataluniaren independentziarako baldintzak Pompeu Fabra Bartzelonako unibertsitatean aurkeztu dituela jakitearekin batera etorri zait hango oroitzapena. Herri informazioari buruzko kongresu ttiki bat egon zen Pompeu Fabran 2004ko uztailean, eta bertan nintzen. Neure burua aurkeztea tokatu zitzaidanean, bota nuen lehen Egunkaria-n egiten nuela lan eta estatuak itxi egin zuela urtetebe lehenago. Atsedenean katalan kongresukideak behintzat etorri zitzaizkidan, auziarekiko interesa eta Egunkaria-rekiko babesa agertuz; adibidez, artean preso zeukaten Iñaki Uria. Katalunia Euskal Herrira begira zebilen garaia zen. Aldatu da egoera, aldatu denez.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak