Bihar bi urte, Diadako 480 kilometroko giza katearen biharamonean, Vic-en AMI independentziaren aldeko Kataluniako udalen batzarreko zuzendaritzarekin bazkaltzeko aukera izan genuen, eta haiek zioten seguru zeudela Espainiako Gobernuak, independentismoaren bidean CiU geratzeko asmoz, urte haren bukaerarako finantzazio eskaintza garrantzitsu bat egingo zuela, zerbitzu eta garraio aldetik. Esaten zuten Kataluniak arazo latzak garraiobideetan zituela, tren sarean eta. PPk ez dio Kataluniari deus eskaini, eta honaino heldu gara.
Rajoyk Espainiako aurtengo hauteskundeak irailaren 27rako ez deitzea ere bada harrigarria. Urte bukaerarako deituko ditu. Interes alderdikoiak erabili ditu, langabezi tasaren jaitsieragatik itxura hobea emateko PPk. Boz orokorrak Kataluniakoekin batera jarriko balitu, unionistek aukera hobea lukete, menturaz, independentismoa hautetsontzietan geratzeko, irailaren 27ko hauek izaera berezia hartu duten arren.
Espainiako hauteskundeetan Katalunian:
– 2004an CiUk %20, ERCk %15 —CUP ez da sekula aurkeztu— / PSOEk %39, PPk %15. (ICVk %5). Parte hartzea: %75.
– 2008an CiUk %21, ERCk %7 / PSOEk %45, PPk %16, C’sk %0,7. (ICVk %4). Parte hartzea: %70.
– 2011n CiUk %29, ERCk %7 / PSOEk %26, PPk %20. (ICVk %8). Parte hartzea: %66.
2012an Kataluniako hauteskunde autonomikoetan:
– CiUk %30, ERCk %13, CUPek %3 / PSCk %14, PPk %13, C’sk %7. (ICVk %9). Parte hartzea: %67.♦
Azken iruzkinak