PSOEren edo PSOE parte duen konstituzio erreformarekin (Kongresuaren bi heren behar dira Espainiako Konstituzioa erreformatzeko) euskal nazioaren aitortza eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea lortu nahi dutenentzat eman du pistarik Zapaterok ere, La Razon-eko elkarrizketan:
– “Ez gaitezen erratu: konstituzioa erreformatzeko, PPk egon behar du”.
– “Herri gisa egituratuta gaude, eta konstituzioak ez du baimentzen desegituraketa, egonkortasuna bilatzen du, ordenu partekatu bat, bizikidetza seguru bat”.
– “Izugarrizko lioa da erabakitzeko eskubidea, jendea zatitu egiten da, galtzen duenak hurrena irabazi egin nahi du beti”.
– “Oso pozik nago [PSCk] baztertu egin duelako erabakitzeko eskubidea, ez baita eskubide konstituzional bat”.
– “Garrantzitsuena ordenu konstituzionalarekin konprometituta egotea da, demokratikoa eta europarra baita”.♦
Azken iruzkinak