Guardiola ere irailaren 27an Kataluniaren independentziaren aldeko zerrendatan joango dela eta, haren taldekide ohi Stoitxkovek esandako bat datorkit gogora: esan zuen Cristiano Ronaldo beti Messirekin alderatzen dutela, eta ez Messi harekin, “Messi Maradonaren, Peleren edo Cruyffen mailan baitago”. “Horrek gogaitzen du Ronaldo”, Stoitxkoven arabera. Euskal Herrian askok aspaldian Katalunia dute erreferentzia, hango batasuna, hango proiektua (independentzia), hango gizarte zibilaren indarra. Kataluniak ez du Euskal Herria buruan. Txarrena da Euskal Herria oraindik ez dela Ronaldo ere, eta izateko bidean ere ez dagoela, antza.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak