Gipuzkoako aurreko foru gobernuak (Bildurenak) Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza zabaltzeko plana 2012-2015ean 16. orrian dakar: “Badago bake eta berradiskidetze prozesuei lotutako terminologia hitzetik hortzera darabilguna: berdintasuna, egia, justizia, narrazioa (errelatoa), biktima, oroimena, bizikidetza, berradiskidetzea, aitorpena… dira horietako batzuk. Kontzeptu horien atzean dagoen esanahia ez da guztiontzat berdina. (…) Aniztasun hau aberastasun adina zailtasun iturri izan daiteke. (…) Ezberdinen eta aurkakoen arteko edozein talde-lanetan lehenik eta behin adostu beharreko auziak dira, hau da, kontzeptuak argitu eta adostu behar dira, berauek, gutxieneko akordiotara heltzeko ez daitezen oztopo izan”.
Joseba Sarrionandiak joan den otsailean esan zuen Sautrela-ko elkarrizketan, politikari buruz ari zela: “Hitzak ere beste alorretan, hitz bat erabiltzen duzu eta badakizu zer esan nahi duen, ez? Mailua, pospoloa edo karakola. Politikaren alorrean ostera esaten dira hitzak hustuta bezala, ez? Esanahirik gabe”.
Politikagintzako profesionalen hiztegia traba ote aurrera egiteko?
Eskertuko litzateke Graxiren logika eta naturaltasuna izatea.
Azken iruzkinak