Elkartasunezkoa ez ezik, mezu politiko berritzailea plazaratu du gaur Graxi Etxebeherek Ortzaizen, ustez ETAren desarmeaz arduratzen diren bi euskal herritar etxean hartzeagatik Frantziako Poliziak atxilotu aitzin. Euskal Irratietan mintzatu da: “Nik lagundu dut desarmatu nahi duen talde bat eta ez dut batere dolurik. Bake prozesu batean gara. Behar da arazo hau konpondu, eta hori pasatzen da desarmatzetik eta elkarrizketatik. Banoa izugarri barne goxo batekin. Gure herriaren historiara ene harri ttipia ekarri dut”.
Bada esaera zahar bat dioena: “Hitz dotoreak ez dira zintzoak; hitz zintzoak ez dira dotoreak”. Etxebeherek bere eleak zintzotasunez eta dotore esan ditu, bi estatuen jarrera oztopatzailearen aurrean (berriro diot) mezu politiko berritzailea plazaratuz.♦
Azken iruzkinak