Orain ere prozesua eragile politikoek gehiegi kontrolatzeko arriskuaz aritu ginen igandeko analisian, eta akats endemiko horren adibideetako bat da Lizarra-Garazi garaia, kasurako German Kortabarriak (ELA) bere liburuko 704. oharrean kontatzen duena baliatuz ikusten denez. Hitzarmen hura 1998ko irailaren 12an sinatu zuten alderdi, sindikatu eta eragile sozial askok; aurretik aritu ziren lantzen. “Edonola ere, San Fermin jaien sasoian egindako bilkura batean norbaitek erabili zuen konparazioari jarraiki, argi zegoen entzierro hartan alderdiak zirela zezenak eta gainontzeko [Irlandako] forokokideak, haien ibilbidea errazteko eta akordioak babesteko zeuden joaldunak”. Kortabarriak ondoren dio Lizarra-Garazi akordioaren aurkezpena izan zen aste hartan bertan izan zuela ELAk “alderdien arteko adostasunaren berri, HB, EAJ eta EArekin izandako bileran; testurik ez zitzaion, hala ere, eman. (…) Larunbatean [1998-09-12] Foroari aurkeztu zitzaion testua erabat itxia eta ukiezina gertatu zen, eta bere hartan sinatu zen”.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Artxiboak
Azken iruzkinak
- Mertxe(e)k Eskubia hor dago, orain ernai dago bidalketan
- Enekoitz Esnaola(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Inazio Usarralde(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Mertxe(e)k Joseba Agirreazkuenagaren apuntea bidalketan
- koba(e)k Barça eta prozesu subiranista bidalketan
Enekoitz Esnaolarentzat akats endemikoa dena, erabakitze prozesurako araubidearen lehen ikasgaia da Urkullu lehendakariarentzat, gaurko El País-ek dakarren elkarrizketan nahiko argi azaltzen duenez: instituzioetan dauden alderdiei dagokie prozesuaren lidertza; eragile instituzionalen arteko elkarrizketa da prozesuaren ardatza; euskal jendarteari elkarrizketa horrek ematen duen akordio instituzionala (ematen badu) berrestea dagokio. 1998ko Ardanzaren bake planaren antz handia hartzen diot Urkulluren egitasmoari.