Baieztatu da Arnaldo Otegik datorren urteko apirilean (10ean?) kartzelatik irteten duenean hauteskundeetan hautagai izateko aukera izango duela. Aurrerapenik ezean, handik urte erdi batera izango dira Eusko Legebiltzarrerako bozak, urrian. Otegi 2008ko abuztuaren 30ean atera zen aurreko aldiz espetxetik, hamabost hilabetez barruan egon ostean. Foko publikoak utzi, eta lehen hiru hilabeteak ezker abertzaleko militante ugarirekin egoteko baliatu zituen, egoeraz eta etorriko zen estrategia berriaz mintzatzen hasteko. Hedabide batean aurreneko elkarrizketa justu hiru hilabetera eman zuen (Gara-n), apunte batzuk zabaltzeko. Lehen prentsaurrekoa, berriz, sei hilabete eta erdira, estrategia berriari buruzko hausnarketa eta lehen urratsak ofizial egiteko. Tartean —urtarrilean— Kursaalean solasaldi batean aritu zen. 2008koaren aldean bada alde nabarmen bat orain: badira bost urte pasa ezker abertzaleak abian duela estrategia berria. 2008an kartzelatik irten zuen egun berean eta, “intentsitate handiagoz”, bere ongietorrian, “erreferentziatzat” zituen militante asko eta asko joan zitzaizkion “ezker abertzalearen egoera kritikoaz kezka” agertzera. Bada beste alde handi bat 2008tik (50 urte zituen orduan): orain hamabost hilabetera ez, sei urte eta erdi erdira aterako da barrutik. ♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak