Gasteizen udal hauteskundeek bi itzuli izan dituzte oraingoan: aurrenekoa maiatzaren 24koa izan zen, eta maiatzaren 25etik joan den larunbateko udalbatzarrera artekoa bigarrena. Lehenengoan Javier Maroto (PP) irabazle, botoen %29,8rekin (bederatzi hautetsi). Baina haren gizarte politikaren aurkako blokeak lortu zituen beste aulki guztiak: EH Bilduk, EAJk, PSEk, Hemen Gaude-k eta Irabazik. Orduan hasi zen hiritarren bigarren unea, presioa eginez. Gora Gasteizek gogoratu zuen “hiri plurala eta koloretsua” izateko konpromisoa agertu zutela PPk ez beste talde guztiek. “Adierazpenetatik konpromisoetara eta konpromisoetatik ekintzetara pasatzeko ordua iritsi da”. Jose Angel Cuerda, Joseba Azkarraga eta Blanca Urgellen taldeak ere eragin du. Emaitza: Maroto alkatetzarik gabe. Presio soziala modu zabalean egiten bada (izeneko jendea eta gizarte zibila) eta ez-oldarkorra bada, eraginkorra da. Gasteizko bigarren itzulian ikusi da.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak