Gauerdian hasiko da maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetako kanpaina, eta PSE-EEk ustez arau bat urratu du gaur arratsaldeko zazpietan Donostiako udaletxe aurrean egindako ekitaldi batean: kanpaina hasi aurretik eskatu du Ernesto Gasco Donostiako alkategaiarentzat botoa, haren kartel batean, eta beste kartel handi bat ere bazen botoa eskatuz. Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta PSEko diputatuak jarri ditu argazkiok bere Twitter kontuan. Aldiz, Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldungai nagusi sozialistaren kartelean ez da boto eskaerarik ageri.

Espainiako Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Lege Organikoko (1985) 53. artikuluak debekatu egiten du kanpaina hasi aurretik botoa eskatzea kartelen bidez-eta (53. artikuluari 2011n egindako moldaketa; behekoa da). Beste boz batzuetan gertatu dira halakoak, eta Hauteskunde Batzordeak zigor ekonomikoak jarri izan ditu.

Captura de pantalla 2015-05-07 a la(s) 21.46.27

gasco

gas1

Gaurko beste ekitaldi batzuetako argazkiak, 19:00etatik 22:15ak artean sarean ikusitakoak; ez dute botorik eskatu:

ppn      

geroab

eaj

eaj1

eaj2

ahal

ehb

ehb1

psn

upn