Euskal gatazkako biktima mota desberdinek eta bestek bat egin dute Azpeitian ere. Atzo izan zen bizikidetza taldearen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean. Bi orrialdeko mezu baten berri eman zuten. Azken pasartearekin geratzen naiz, joan den igandeko analisia osatu nahian bezala:
“Gure aldetik Azpeitiko herritarroi helarazi nahiko genizuekeen mezua honako hau da. Gu, onenak izan gabe, egin duguna egiteko gai izan bagara, Azpeitia osoa ere gai dela, Euskal Herria ere gai dela. Gure herriak pairatu eta pairatzen duen biolentziazko historiari irtenbide bat emateko, inportanteagoa dela erantzukizuna errua baino, inportanteagoa dela sufrimendua ideologia baino, inportanteagoa dela etorkizun konpartitu hobea egiteko ahalegina iraganeko erruen banaketa baino. Guzti hau, norbanakoarengan eta bestearengan sinestea ezinbesteko dela jabetuz egin daitekeela, elkartzen gaituen gizatasuna azalaraziz. Aurrera begiratu behar dugu, gertatutakoa ahaztu beharrik gabe eta gorrotorik gabe. Belaunaldi berriek gertatutakoa ezagutu behar dute, berriro errepika ez dadin”.♦
Azken iruzkinak