Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako alkategaia azkeneko hogei urtean da hirian zinegotzi, 2009-2011 aldian salbu. Baina ez da euskaraz egiteko gai. Udalak bere webean ditu datuok: azken 30 urteotan ia bikoiztu egin da Donostiako euskaldunen kopurua: %40,5 dira (1981ean, %21,1); ia euskaldunak (euskara ulertzen dute) %28,6 dira; erdaldunak, %30,8. Adin maila jaitsiz gero, egun 30 urtetik beherakoak %73,4 dira euskaldun.

Gaur eguerdian Donostian, Deustuko Unibertsitatean, Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Eneko Goia (EAJ), Miren Albistur (PP) eta Gasco alkategaien solasaldia izan da. Gasco ez bezala, beste hirurak euskal hiztunak dira. Entzuleen artean ehun lagun pasa zeuden; ia denak, 25 urtetik beherakoak, ikasleak. Felix Arrieta aurkezle eta gai-jartzaileak alkategaiei esan die nahi duten hizkuntzan egiteko. Izagirre eta Goia %80tik gora espainolez aritu dira. Albistur, espainolez baino ez. Galderak, hamarretik zazpi-edo espainolez izan dira.

Euskararen Donostia honetan, Gascok zergatik jakin behar du euskara, halako solasaldi publikoetan ez bada behartuta sentitzen jakitera?

dddd

Eneko Goia (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Ernesto Gasco (PSE-EE) eta Miren Albistur (PP), gaur eguerdian, Donostian, Deustuko Unibertsitateko saioa hasi aurretik.