Ezker abertzalearen bilakaerari buruzko erreportajean hau ere joan zitekeen (+ Iñaki Ruiz de Pinedok kontatutako pasadizoa). 2009ko urtarrilean Arnaldo Otegik hitzaldi garrantzitsu bat eman zuen Donostiako Kursaalean, Gara-k antolatutako saio batean: “Orain [Espainiako] estatua da ‘erresistitzea irabaztea da’ pentsatzen duena, statu quo-arekin jarraitzeko. Ezker abertzaleak egoera horren irakurketa bat egin beharra du, eta estrategia bat diseinatu, ekimen politikoa berreskuratzeko. Gu indartsuagoak garen eta estatua ahulagoa den eremuan izan behar da harekin konfrontazioa: agurdio politikoen eremuan. Negoziazio prozesuetan frogatu ahal izan dugu hori, nazioarteko begiraleen aurrean. Estatuak argudio eskasak zeuzkan, eta gureak arrazoizko bezala hartzen ziren”.
Joan den honetan —apirilaren 16an— bete dira 23 urte Iñaki Esnaola HBko Mahai Nazionaleko kide ohiak antzeko terminoak erabili zituela Egunkaria-n idatzitako iritzi artikulu batean. “Garai bakoitzak ahal dena egitea eskatzen du. (…) Gure arerio politikoari minik handiena ideien eremuan egiten diogu, euskal nazioari buruzko gure planteamenduak eguneroko errealitate politiko guztietara eramanez, maskara ken dezaten behartuz eta, beharrezko balitz, beraien jarrerak berritu ditzaten”.
Hemen Iñaki Esnaolaren artikulu hura:
Azken iruzkinak