Joan Mari Torrealdaik Baionan larunbatean egindako tortura aitortzatik, honek hotzikara sortzen du: “2003ko otsailaren 20ko gaueko ordu bat eta erdietan orroka sartu ziren etxean. Espantuaren espantuz ohetik jaiki nahian lurrera erori nintzen. Ez dakit zenbat ziren. Asko. Guardia zibilak ziren, nahiz eta gehienak paisanoz jantzi. Emaztea eta bi haurrak egongelan apartatu zituzten. Ni inkomunikatuta nengoen, eta mugitu ezinda nindukaten. Bukatu zutenean, emaztea eta haurrak agurtzea eskatu nuen. Ozta-ozta agurtu ahal izan nituen. Guztiz blokeatua nengoen, eta haiek ez gutxiago. Honela gertatu zen: unetxo batez besarkatu ahal izan nuen familia. Segidan eskuak lotu eta gaizkile gisa gau ilun eta hotzean atera ninduten etxetik. Ataria gurutzatu berritan, agente batek zera bota zidan: ‘Zein hotz agurtu dituzun haurrak!’. Eta kotxe polizialean sartzeko gaudela, beste hau: ‘Aitaren zein irudi izango dute orain haurrek?'”. Torrealdairen ‘Egunkaria kasua: torturaren markak’ testigantza, osorik. ♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Azken iruzkinak