Negociador filman Suitzan halako batean ‘Jesus Egiguren’ eta ‘Josu Urrutikoetxea’ negoziatzen ari direla, iristen da igandea eta ezin segitu, itzultzaileak uko egiten diolako igandez lan egiteari. Bitartekariarekin trago bat behintzat hartu ondoren, ‘Egiguren’ eta ‘Urrutikoetxea’ aurrenaren gelara igotzen dira, eta ETB1 ikusteari ekiten diote. Pelikulan telebistako irudirik ez da ageri, baina esatariari entzuten zaio eta Barakaldo-Reala B futbol partida ari da; esatariak Realeko Callens, Hervias edo Oiartzun jokalariak aipatzen ditu. 2005-2006ko negoziazio garaiak dira filmako haiek, eta Callensek eta hauek orduan 12-13 urteko mutil koskorrak ziren. Gaztetxo Sansen jokatzeko.

Irudian, Negociador filman ‘Josu Urrutikoetxea’ eta ‘Jesus Egiguren’ bakarrik geratzen diren uneetako bat.

negociadorII